XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundia

Bidasoako eskualderako ferialeku baten bideragarritasun azterketa egitea.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA EKONOMIA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Bidasoako eskualderako ferialeku baten bideragarritasun azterketa egitea.

Kontratua egiteko baimena: Ekonomia eta Turismo Departamentuko foru diputatuaren 1996ko azaroaren 6ko 215 zk.ko Foru Agindua.

Helburua:

Bidasoako eskualderako ferialeku baten bideragarritasun azterketa egitea.

Aurrekontua:

3.250.000 pezeta (BEZ barne).

Lizitazio mota:

Lehiaketa irekia.

Baldintzen Orria:

Baldintza Administratibo eta Teknikoen Orriak lizitatzaileen xedera daude Ekonomia eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Teknikoan (Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa Enparantza z/g, Donostia).

Proposamenak aurkezteko epea eta tokia:

Proposamenak Ekonomia eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Teknikoan edo Aldundiko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 26 egun naturaleko epean.

Plikak irekitzea:

Plikak aurkezteko epea amaiturik, lizitatzaileei aditzera emango zaie zein egun eta zein tokitan irekiko diren.

Donostia, 1996ko azaroak 7.-Iñigo Oliveros, Idazkari Teknikoak.

(1791)(11701)